EAJ-PNV
Ezagutzera eman

NIRE TALDE

BORJA BELANDIA FRADEJAS

BORJA BELANDIA FRADEJAS

Basaurin jaio zen 1956ko ekainaren 3an. Zuzenbidean lizentziatua da eta prestakuntza handia du Administrazioaren eta Funtzio Publikoaren alorrean.

Gaur egun teknikari abokatua da Arabako Foru Aldundian.

Eusko Jaurlaritzaren Industria Saileko Planifikazio eta Estrategia zuzendaria izan zen 2005etik 2009ra bitartean.

Aurreko legegintzaldietan Arabako Foru Aldundiko Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzen arduraduna izan da.

Vitoria-Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren zinegotzia izan da 2011-2015 legegintzaldian eta bozeramailea izan da Ogasun eta Ekonomi Sustapen batzordeetan, Hirigintzakoan eta Funtzio Publikokoan parte hartzeaz gain. TUVISAren presidente izan zen 2013ko urritik 2014ko martxora, eta kontseilaria ere izan zen sozietate horretan.


  
@zabalandi
NEREA MELGOSA VEGA

NEREA MELGOSA VEGA

Gasteizen jaio zen 1970ean eta lau seme-alaba ditu. Euskalduna da, Soziologian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean eta Giza Baliabideen Masterra egin zuen EADA Negozio Eskolan (Bartzelona).

Merkatuko Ikasketen unibertsitate-espezializaziorako ikastaro bat egin zuen UNEDen eta beste bat Deustuko Unibertsitatean, Kooperatibetan espezializatzeko.

2007az geroztik, EAJ-PNVren zinegotzia da Vitoria-Gasteizko Udalean.

Legegintzaldi honetan Enplegua Sustatzeko Batzordearen presidente eta Gizarte Politiken Batzordearen bozeramaile izan da, Euskara, Kultura eta Hezkuntza Batzordean, Funtzio Publikoaren Batzordean eta Herritarrentzako Zerbitzuenean parte hartzeaz gain.

Dantza Eskolako kontseilaria da.


  
@nmelg
Jaione Aguirre López de Araya

JAIONE AGUIRRE LóPEZ DE ARAYA

Gasteizen jaio zen 1965ean.

Gizarte Lanean diplomatua da.

Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko ezgaitasunen arloan lan egiten du. Arabako Baliabideen Gidaliburua argitaratzeko lanetan aritu da eta baita Aguraingo eta Bilboko Udaletan eta Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera (oraingo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) kudeatzen ere, azken kasu horretan Bizkaiko Foru Aldundiarentzat.

1991an EAJ-PNVren Abendaño-Gasteiz udal erakundeko kide egin zen eta orain horren ahalduna da Herrialde Batzarrean.

IÑAKI PRUSILLA MUÑOZ

IÑAKI PRUSILLA MUÑOZ

Gasteizen jaio zen 1974ko maiatzaren 3an. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Zuzenbidean lizentziatua da, eta euskalduna. Unibertsitate-espezialista ere bada Lurraldearen Antolamenduan eta Kudeaketan, UPV/EHUn.

Idazkari eta kontu-hartzailea eta abokatu aholkularia izan da Arabako lurraldeko hainbat udaletan eta kuadrilla batean.

Irakasle lanetan aritu da bere lanbidearekin erlazionatutako diziplinetan.

2004az geroztik, EAJ-PNVren zinegotzia da Vitoria-Gasteizko Udalean. Legegintzaldi honetan Herritarren Parte-hartzerako Batzordeko presidentea eta Funtzio Publikoaren Batzordeko eta Euskara, Kultura eta Hezkuntza Batzordeko bozeramailea izan da, Ogasun Batzordean eta Ingurumenekoan parte hartzeaz gain.

Musika Eskolako kontseilaria da.


  
@iprusilla
BLANCA GUINEA ASTOVIZA

BLANCA GUINEA ASTOVIZA

Olabarrin (Iruña Okako Udala) jaio zen 1955an. Gizarte Lanean diplomatua eta Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziatua da.

Eszedentzian dagoen funtzionarioa da Vitoria-Gasteizko Udalean, non Gizarte Ekintza Saileko Komunitate Ekintzarako Zerbitzuaren burua baitzen. Aurrerago, Gizarte Ongizaterako Erakundearen Sustapen Arloko arduraduna izan zen.

URA Uraren Euskal Agentziaren Arro Mediterraneoaren bulegoaren arduraduna izan zen 2006tik 2009ra bitartean.

2011-2015 legegintzaldian EAJ-PNVren zinegotzia izan da Vitoria-Gasteizko Udalean, eta baita ere Ingurumen Batzordeko presidentea eta Herritarrentzako Zerbitzuen Batzordeko bozeramailea. Horrez gain, Gizarte Politiken Batzordean eta Herritarren Parte-hartzerako Batzordean parte hartu du. AMVISAren Administrazio Kontseiluko kide da. Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko eta Arte eta Lanbide Eskolako kontseilaria da.


  
@GuineaBlanca
ITZIAR GONZALO DE ZUAZO

ITZIAR GONZALO DE ZUAZO

Gasteizen jaio zen 1967an. Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Arabako Abokatuen Elkargoko Praktika Juridikorako Eskolan ere ikasi zuen.

Añanako Kuadrillaren kudeatzaile-abokatua da 2011z geroztik eta 1993tik 20007ra bitartean ere bete zuen lanpostu hori.

Araba Garapen Agentziaren (Arabako Foru Aldundiaren Sozietate Publikoa) zuzendari-kudeatzailea izan zen 2007tik 2011ra bitartean. Teknikari ertain modura ere aritu zen Vital Kutxan, eta abokatu modura bere kabuz.

EAJ-PNVren barneko antolaeran, Lakuako Udal Batzarreko kide izan zen 2006tik 2011ra.

ZURIÑE RODRIGUEZ VERGARA

ZURIÑE RODRIGUEZ VERGARA

Gasteizen jaio zen 1976an.

Zuzenbidean lizentziatua da.

Abokatua da bere bulego propioan.

Momentu honetan Araba ordezkatzen du EAJ-PNVren Aberri Batzarrean.

Euskalduna da.

Ruben Bóveda Unzalu

RUBEN BóVEDA UNZALU

Gasteizen jaio zen 1973an.

Industria Ingeniaritzan lizentziatua da.

Alor horretan aritzen da bere enpresan.

2006an EAJ-PNVren Abendaño-Gasteiz udal erakundeko kide egin zen.

Euskalduna da.

Jose Luis Alonso Quilchano

JOSE LUIS ALONSO QUILCHANO

Gasteizen jaio zen 1958an.

Gizarte Lanean diplomatua da.

Gizarte Zerbitzuen Foru Erakundeko Gizarte Zerbitzuen zuzendari-kudeatzailea izan zen 2008tik 2011ra bitartean. San Ignacio egoitzaren zuzendaria ere izan zen, eta irakasleen irakaslea Prestakuntza eta Gizarte Ikasketen Institutuan. Gaur egun enpresa pribatu batean egiten du lan.

Jaiki Fundazioaren zuzendaria izan zen, Proyecto Hombre Elkartearen estatu mailako presidentea, adingabeak hartzeko Besarka Elkartearen koordinatzailea, Vital Kutxaren Mejora Fundazioaren gizarte arloko arduraduna eta Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politika eta Gizarte Zerbitzuen Saileko aholkularia.

1999an EAJ-PNVren Gasteiz Erdialde udal erakundeko kide egin zen.

Arrate Ruiz de Escudero Vea-Murguia

ARRATE RUIZ DE ESCUDERO VEA-MURGUIA

Gasteizen jaio zen 1990an.

Psikologian lizentziatua da.

Eroskin egiten du lan.

2014an EAJ-PNVren Abendaño-Gasteiz udal erakundeko kide egin zen.

Euskara (B2); ingelesa  (C1)

Jon Pérez García

JON PéREZ GARCíA

Gasteizen jaio zen 1994an.

Ekonomia Zientziak ikasten ari da UPV/EHUn.

Altube Unibertsitate Elkartearen Batzarreko kide da.

EAJ-PNVren Zaramagako udal erakundeko kide egin zen 2012an eta momentu honetan bertako Batzarreko idazkaria da. EGIko kide ere bada.

Euskara eta ingelesa.

AMAIA RUIZ DE VIÑASPRE BESGA

Gasteiz (1964)

Ingeles Filologian lizentziatua

Bulegaria Herri Kontuen Euskal Epaitegian

Euskalduna

MIREN NANCLARES MEDRANO

Gasteiz (1971)

Ingeniaritza tekniko industriala eta lan arriskuen goi teknikaria

Bere enpresa propioa

ASIER LóPEZ DE SABANDO GOMEZ DE SEGURA

Gasteiz (1973)

Momentu honetan soziologia ikasten ari da

TUVISAn egiten du lan

Euskalduna

MARISA GUERENABARRENA LOROñO

Portugalete (1962)

Geografian eta historian lizentziatua

Kultur Baliabideen Kudeaketa Masterra

Ertzaintzaren Akademian irakaslea, Arkauten

Euskalduna

ALBERTO CHAVES GóMEZ

Gasteiz (1986)

Ustiapen informatikoetan teknikaria

Momentu honetan langabezian dago

GERARDO BENGOA FERNANDEZ DE GOBEO

Gasteiz (1960)

Bulegaria

Eusko Jaurlaritzan egiten du lan

IDOIA GOIRI ZAMORA

Bilbo (1980)

Biologian lizentziatua eta doktorea

Egun EAJ-PNV taldearen batzarkidea da Eusko Legebiltzarrean

ABBren burukidea da

Euskalduna eta ingelesa (First Certificate)

MIRENTXU ASTOLA LEGARRETA

Gasteiz (1966)

Magisteritzan diplomatua

Eusko Jaurlaritzan funtzionarioa, Hezkuntza Sailean egiten du lan

Euskara 3.HE; Frantsesa B1

JON ARRIBAS RUIZ

Gasteiz (1994)

EGIren kidea

Momentu honetan Ekonomiako Gradua ikasten ari da (3. maila)

Euskara eta ingelesa

IRANTZU ALLENDE FERNáNDEZ DE ERIBE

Gasteiz (1987)

Bide, kanal eta portuetako ingeniaria

Euskalduna

JOANA EGILUZ IBARGUEN

Gasteiz (1992)

EGIren kidea

Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua

Momentu honetan masterra egiten ari da

Euskalduna

JOSE ANTONIO ZABALA LARRINAGA

Amorebieta-Etxano (1946)

Ingeniari industriala

AMVISAko kudeatzaile ohia

Erretiratua

CRISTINA LLANOS URRUTIA

Gasteiz (1961)

Arte Ederretan lizentziatua

Creativos Sormenen kudeatzailea

JOSE ANTONIO MERINO BELAUSTEGUI

Bilbo (1960)

Arabako Txakolinaren Kontseilu Arautzailearen kudeatzailea

ARANTZA CARCEDO ALBERDI

Gasteiz (1964)

Bulegaria

Egun Vitoria-Gasteizko Udaleko EAJ-PNV taldean egiten du lan

VITORIA-GASTEIZKO HERRITARREKIN HONAKO KONPROMISO HAUEK HARTU DITUGU

ARDATZ ESTRATEGIKOAK