EAJ-PNV
Ezagutzera eman

GORKA URTARAN

Vitoria-Gasteizko alkaldetzarako hautagaia

  • Prestakuntza eta ibilbidea

  • Lehenengo pertsonan

  • Zergatik aritzen naiz politikan?


 

PRESTAKUNTZA ETA IBILBIDEA

 

Politikak eta nire inguruan gertatzen ari zena haztatzeko gogoak gidatuta, Soziologia ikasten hasi nintzen UPV-EHUn eta hirigintza eta politika espezialitateetan lizentziatu nintzen 1998an. Gradu-ondoko bat egin nuen migrazioetan eta Ikasketa Aurreratuen Diploma dut, “Gobernua eta analisi politiko konparatuak” doktorego-tesiarekin.

Gasteizekiko eta bertan bizi diren pertsonekiko interes berezia izan dut beti, alor pertsonalean, profesionalean eta harremanei dagokienez ere bai. Zentzu horretan, soziologo modura egin ditudan ikerketa batzuetan nire hiriko gizarte politika, adinekoen egoera eta beharrizanak, haurrak eta gazteak, pobreziaren feminizazioa eta Gasteizko immigrazio atzerritarra aztertu ditut, beste gai batzuen artean.

Hemos demostrado que es posible otra forma de hacer política.

Ondo ezagutzen dut udaletxea, karrerako funtzionarioa izan bainaiz 2000. urteaz geroztik. Azken urteotan EAJ-PNVren taldearekin politikan izandako esperientziarekin erakutsi dugu posible dela politika beste modu batera egitea, oposiziotik, baina alderdi politiko guztiekin hiriarentzat positiboak diren akordioak proposatuz eta adostuz.

Euskaldunberria naiz. EGA titulua atera nuen eta egunero berresten dut euskararekiko konpromisoa. Izan ere, badakit asko direla egunero gure hizkuntza hedatzeko lanean aritzen diren milaka pertsonei esker emandako aurrera pausoak, baina oraindik bide luzea dugu egiteko, pausoz pauso, euskarak merezi duen presentzia izan dezan gure kulturaren oinarri modura, komunikatzeko tresna bizi modura eta herri bezala dugun nortasunaren erakusgarri modura.

EAJ-PNVren kide egin nintzen 1994an. 2007an prokuradore aukeratu ninduten Arabako Biltzar Nagusietarako eta 2011n, Vitoria-Gasteizko Udaleko zinegotzi. Orduz geroztik Talde Jeltzalearen bozeramaile lanetan aritu naiz eta politika beste modu batera egiten saiatu naiz, parte-hartzean, elkarrizketan eta akordioan oinarrituz.


 

LEHENENGO PERTSONAN

 

Nik harrotasunez diot Gasteizkoa naizela. Zorte onekoa naiz, nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenak hemen gertatu zaizkidalako, Gasteizen. Hemen jaio eta hazi nintzen, nire familiarekin bizi izan nintzen eta lagunak egin nituen. Gasteizen barre eta negar egin dut. Gure hiri maiteko kale, plaza edo auzoren batean kokatzen dira nire oroitzapen gehienak.

Así he vivido y sigo viviendo Vitoria-Gasteiz, la mejor ciudad del mundo.

Ikasten ikasi nuen, San Viator ikastetxean lehenbizi. Handik gutxira zentrora joan ginen bizitzera eta horregatik gustatzen zitzaidan nire izeba zaharrarengana jatera joatea, Pilar auzora. Hurbilago geratzen zitzaidan eta horrela denbora gehiago gera nintekeen ikastetxean eta inguruetan jolasten. Ondoren ikasten jarraitu nuen Los Herran institutuan, unibertsitatera joan aurretik. Bertan ikasi nuen herri administrazioan profesional handiak daudela, eta bizitza honetan inork ez dizula ezer oparituko, zure arazoak zuk zeuk konpondu behar dituzula. Euskara ikasi nuen IKAn EGA atera arte, lehenengo Pinton eta gero Reyes Católicos kalean. Hainbat ingeles ikastaro ere egin nituen Instituto de Idiomas Fundazioan, garai hartan San Prudentzio kalean zegoen zentroan, baina ez nuen arrakasta handirik izan.

Abuztuaren 4 bakoitzean dar-dar egiten dut Andre Maria Zuriaren Plazan, apirilaren 28 bakoitzean Armentian, Iraileko Ama Birjinaren osteko lehen astelehen horietan Olarizun, urtarrilaren 5 bakoitzean erregeen kabalgatan, eta orain abenduaren 24 bakoitzean Olentzerorekin. Asteburu asko pasatu ditut Alde Zaharrean eta gure auzoetako jaietan, bereziki Judimendin eta Adurtzan. Txango politak egin ditut oinez eta bizikletan, Gasteizko mendietan zehar. Senda ibilbidean zapatila pare bat baino gehiago gastatu dut, Santuraino korrika. Estadioan, aldiz, igerilekuez eta frontoiaz gozatu dut. Mendin saltoka aritu naiz tribuna orokorrean eta igoeraren bat edo beste ere ospatu dut (2.B mailara!), “Los Inhumanos” taldearen erritmora. Baina pertsonekin gozatzen dut bereziki, gasteiztar askorekin, horiekin partekatzen baitut nire bizitza; eta guztien gainetik, nire emazte Elisarekin. Hemen, Gasteizen, maitemindu eta ezkondu ere egin nintzen. Eta hemen jaio dira gure bizitzako hiru pertsona garrantzitsuenak, gure hiru semeak: Ion, Iker eta Ibai.


 

ZERGATIK ARITZEN NAIZ POLITIKAN?

 

Politikan bizitza osoa daramadala esango nuke nik. Familia jeltzale batetik nator eta politikaren gaia askotan ateratzen zen bazkalondoko berriketaldietan. Zentzu horretan, politika txikitatik bularrarekin batera edoski dudala esan daiteke, eta orduz geroztik, nuen adinerako ezohikoa zen interes berezia erakutsi izan dudala nire hiriari eta nire herrialdeari eragiten zieten gai politikoen inguruan.

La política puede ser un instrumento útil y necesario para hacer una ciudad y sociedad mejor.

Beharbada horregatik ikasi nuen politika (ondo ulertzen eta egiten denean) tresna erabilgarria eta beharrezkoa izan daitekeela hiria eta gizartea hobeak izan daitezen, herritarren arazoak konpontzeko tresna baliagarria izan daitekeela. Esate baterako, gure hiria modernizatzeko eta gure auzo guztietan bizilagun guztiei kalitatezko zerbitzu publikoak eskaini ahal izateko balio izan zuen politikak. Politikari esker, orain daukagun green hiri zoragarria ondo antolatzeko eta planifikatzeko gai izan gara.

Orain politika egiteko modu hau lehenengo lerrotik gauzatzeko aukera dut. Ohore eta erronka handia da politika positiboa egin nahi dugunontzat. Tokiko arazoak konpontzen eta gasteiztarren eskaera eta beharrizanei erantzuten saiatzen den politika, umiltasunean, hurbiltasunean, gardentasunean eta zintzotasunean oinarritzen dena. Helburu zintzo horrek sakrifizio eta esfortzu izugarria eskatzen du ordezkari publikoen partetik. Politikariok gogor lan egin behar dugu gizartea zerbitzatzeko eta ez gizarteaz baliatzeko; sakrifizio pertsonal handia eskatzen du guztion ongizaterako eta intereserako, eta ez alderantziz. Horrela egin behar da politika lehenengo lerrotik, orain nagoen lekutik: bizitzako aldi batez norberaren onena eskainiz, gure hiriaren eta bizilagunen onerako; gero berriz nire ogibideari heltzeko eta Gasteiz zerbitzatzen jarraitzeko, Udaleko Gizarte Ekintza Saileko karrerako soziologo-funtzionario moduan.


 

NIRE BIDELAGUNAK