EAJ-PNV
Ezagutzera eman

BERRIAK

2015/05/21

Urkulluk eta Cuerdak Gorka Urtaran abalatu dute Gasteizek behar duen aldaketa sendo eta lasaiaren bermea delakoan

Lehendakariak eta alkate ohiak bere babes osoa eman diote "elkartzeko eta hazteko egitasmoa gauzatzeko akordioen alkatea " izango dela azpimarratuz

Urkulluk eta Cuerdak Gorka Urtaran abalatu dute Gasteizek behar duen aldaketa sendo eta lasaiaren bermea delakoan

Iñigo Urkullu lehendakariak eta José Angel Cuerda Vitoria-Gasteizko alkate ohiak gaur goizean abalatu dute  Arabar hiriburuko Alkatetzarako hautagai Gorka Urtaran, hiriak behar duen aldaketa sendo eta lasairako bermerik onena delakoan. Biek adierazi diote bere babesa, "alkateen akordioa"  izango dela eta "elkartzeko eta hazteko egitasmoa" aurkezten duela azpimarratuz. Gaur eguerdian Andre Maria Zuriaren enparantzan ospatu den ekitaldian, Urtaranek hitz eman du beharrezko aldaketa hori egin egingo duela: "Alde batetik Alderdi Popularraren muturkeriaren eta bestetik Bilduren muturkeriaren aurrean, Euzko Alderdi Jeltzalea da zuzentasuna, zorroztasuna eta sen ona" esan du.

Gasteizko alkatetzarako hautagai jeltzaleak esan du igandeko hauteskundeak oso garrantzitsuak izango direla Vitoria-Gasteizentzat: "Hiri honek premia osoz behar du aldaketa, eta nik aldaketa lasai hori ahalbidetuko dut. EAJ ez da ezerezera jauzi egitea, baizik eta ondo egindako lanaren bermea , azken hamarkadatan erakutsi dugun moduan. Izan ere, gu gara Arabarentzat eta Gasteizentzat dagoen alternatiba bakarra" .

“Ni izango naiz akordioen eta itunen alkatea. Horretarako konpromisoa hartu dut, eta une honetan konpromiso direnak- esan du Urtaranek- egintza eta jarduera zehatz bilakatuko dira udal gobernuan nagoenean". Era berean, gasteiztar guztiei egin die  dei igandean botoa ematera joan daitezen: "Igandean etxean geratzea da PPren eta Bilduren alde egitea. Eutsi gogor, EAJ bozkatzea izango delako hiri honek behar eta merezi duen aldaketa ona bultzatzea. Gu gara gobernu anitz eta indartsua lortzeko gaitasuna dugun bakarrak" .

 

Lehendakariak bere aldetik azaldu du Gorka Urtaran ondo ezagutzen duela eta beste ezaugarri batzuen artean azpimarratu du bere ilusioa eta hiriaren alde lan egiteko duen kemena. "Gasteiz hiriak behar duen alkate berria da" azpimarratu du Urtaranek denen artean eta denentzat lan egiteko duen asmoa gogoratuz,hori bai, inor bazterrean utzi gabe. Iñigo Urkulluk alkategaiarekin partekatzen du aldaketa behar delako ideia "hiriburu aurrerakoi eta modernoa" lortzeko "zalantzarik gabe, Gorka da  aldaket ona ekarriko duena. Gasteiz berriaren alkatea izango da" .

Urkulluk azpimarratu du alkategaiaren lehentasuna izango dela ekonomia suspertzea eta enplegu aukerak sortaraztea. "Ezagun du industriaren garrantzia, ezagun ditu zerbitzu aurreratuak eta sektore ekonomiko berriak. Ezagun ditu hiri honetan enplegua sortzeko  eragin behar diren mekanismoak. Gorkak- esan du Lehendakariak- ateak irekitzen ditu, akordioan eta integrazioan sinesten du. Gorkak zubiak eraikitzen ditu eta elkartzeko eta hazteko egitasmoa aurkezten du. Gorkak konfiantza sortarazten du eta aldaketa sendo eta lasaia bultzatuko du Gasteizen”.

Jose Angel Cuerdak,Urteotako alkate izandakoak azpimarratu du Alderdi Popularreko alkategaiak PP eta Bilduren artean aukeratu behar dela azpimarratzen baldin badu "hori da, benetako faboritoa EAJ dela ezkutatu nahi duelako". Cuerdak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzarentzat eta  Euzko Alderdi Jeltzalearentzat  pertsonak direla gauzarik inportanteena. "Gorka Urtaran da elkarrekin bizitzeko eskubidea aldarrikatzen duen eredurik onena, hiri honetan elkarrekin bizi gaitezen,  bakoitza bere ezaugarriekin, elkar aberastuz”.

Alkate ohiak berarengan konfiantza jarri zutenei ere eskatu die Gorka Urtaranen alde egitea. "Berak ordezkatzen du garai hartan egin genuen lanaren izpiritua, hiriak aurrera egitea ekarri zuen talde lan haren izpiritua". Amaitzeko esan du Vitoria-Gasteizek aldaketa sakona behar duela Udalaren zuzendaritzan "eta horretarako,  Euzko Alderdi Jeltzaleak lidergo garrantzitsua ez ezik, lantalde bikaina eskaintzen du denekin eta denentzat lan egiteko prest dagoena, solidariotasunean eta  pertsona guztien giza eskubidetan oinarritutako konpromiso horren gidaritzapean" .

  • Urtaran, Urkullu eta Cuerda Gasteizen
    2015/05/21

    JAITSI ARTXIBOA